“KALITATEA HEZKUNTZAN” Proiektua

2001-2002 ikasturtean martxan jarri genuen “Kalitatea eta Etengabeko Hobekuntza” deritzan proiektua. Izenak berak dioen bezala, helburua ikastetxeak eskaintzen duen zerbitzua gero eta hobea izatea da.

Horretarako, Irakaskuntza-Ikaskuntza prozesu honetan parte hartzen duten talde desberdinak kontuan hartzea ezinbestekoa dugu, hots, ikasleak, gurasoak, irakaslea eta gainontzeko langileak. Partaide horien garapen pertsonala, partehartze zabala eta elkarlanaren aldeko jarrera dira etengabeko hobekuntza prozesu horren oinarri sendoenak.

Hori guztia kontuan harturik eta azterketa sakona egin ondoren, beharrezko egokitzapenak egiten ditugu, eskaintzen dugun irakaskuntza-ikaskuntza zerbitzu hori ahalik eta esanguratsuena izan dadin.