IRAKURKETA GELETAN DBH1 eta DBH2
OINARRIAK
- IRAKURKETA ERAKARGARRIA ETA LIBREA
- IKASGAIETAKO NOTAREKIN LOTURARIK GABEKOA
HELBURUAK
- IRAKURTZEKO OHITURA GARATZEA
- EMAITZAK HOBETZEA
ANTOLAKETA OROKORRA
- DBHko 1. eta 2. mailetan izango da.
- Aste bakoitzean egun desberdinetan izango da: Lehenengo astean, lehenengo orduan; bigarren astean, bigarren orduan...
- Gelan bertan itxitako armairu bat egokituko da irakasgai guztietako liburuak, aldizkariak edota komikiak sartzeko.
- Bertan, liburuen erregistroa ere egongo da. Armairuan bertan, ikasleen erregistroak gordeko dira.
MINTEGIBURUEN ARDURA
- Geletara eramango diren liburu guztiek ikastetxean erregistratuta egon behar dute: ikastetxeko zigilua eta etiketa jarrita. Erosi berriak badira, Idazkaritzan utzi, Norbertok erregistratuko ditu.
- Mintegiburu bakoitzak armairuan jarritako liburuen zerrenda egingo du: INTRAWEB > IKASTETXEKO
- DOKUMENTUAK > 22-23 > Irakurketa Plana > DBH1 eta DBH2ko dokumentuak beteko ditu.
IRAKASLEEN ARDURA
- Saioko edo zaintzako irakasleak egunero 15 minutuz irakurtzea.
- Armairuetako giltza gelara eramatea.
- Ikasleek irakurketak erregistratzen dituztela ziurtatzea.
IKASLEEN ARDURA
- Egunero 15 minutuz irakurtzea.
- Irakurketa guztiak erregistratzea, horretarako egokitu ditugun fitxetan. Informazio hau jasoko duzu: zure
- izena, irakurketaren izenburua eta idazlea, hasiera-data, bukaera-data eta balorazioa.
- Hartzen duzun egunetik bueltatzen duzun egunera arte zeuk gordeko duzu liburua. Etxera ere eraman dezakezu.
- Gustatuko ez balitzaizu, uzteko aukera izango duzu.
- Irakurketa etxetik ekarritakoa ere izan daiteke.