Hizkuntza Normalkuntza Proiektua
Olazabal BHI Hizkuntza Normalkuntza Proiektuan 2013-2014 ikasturtean sartu zen, eragile guztien artean euskararen erabilera sustatzeko, bai ikastetxe barruan, baita ikastetxetik kanpoko ekintza eta jardueretan ere.
Lau urtetik behin, diagnosi bat egiten da eta hortik ateratako ondorioak oinarri hartuta, epe horretarako Hizkuntza Normalkuntza Proiektua zehazten da (HNP). Proiektu honetan, eremuz eremu eta esparruz esparru, helburuak, jarduera motak, arduradunak, ebaluazio-adierazleak eta denboralizazioa definitzen dira.
Lehendabizi, kurtso hasieran, HNPtik abiatuta, ikasturte honetarako helburuak eta helburu horiek lortzeko jarduerak, arduradunak, baliabideak eta ebaluazio-adierazleak zehazten ditugu eta Hizkuntza Normalkuntzako Ikasturteko Planean (HNIPn) jasotzen ditugu.
Honekin batera, Hizkuntza Normalkuntza Batzordea (HNBa) eratzen da, ikasle, irakasle, guraso eta zuzendaritzako kideez osatuta. Batzorde honen betebeharra HNIPn zehaztutako helburuak eta jarduerak ikasturtean zehar aurrera ateratzeko lan egitea izango da. Hau guztia, Berritzeguneko aholkularitzarekin (Ulibarri Mintegia) garatzen dugu.
Ea Olazabalgo eskola-komunitateko kide guztion artean proiektu hau ahalik eta ondoen gauzatzea lortzen dugun!