NONDIK GATOZ?  Ikastetxearen historia

Ikastetxearen eraikuntza 1.969an egin zen, Santa Teresa izenarekin. Hasera batean mojak arduratu ziren bertan irakatsiz. Jabetzari dagokionez, Patricio Echeverriarena zen; honek herriari eman zion eta herriak Hezkuntza Sailari eskaini Heziketa Ertainerako ikastetxe bat bilakatzeko asmoz.

Kontutan izan behar dugu Bigarren Hezkuntzako Institutu honen sorrera. 1.980 hamarkadako lehen urtetan, garaiko herriko guraso elkartea guztiz kezkaturik zegoen bertako ikasle kopuru handi bat Bigarren Hezkuntza egitera herritik kanpora mugitzen zelako. Hortik, egungo Institutu hau, herriko indar biziak bateraturik "Legazpitik Uniber­tsitatera" lemapean emaniko pausoen fruitua dela esan dezakegu.

Esan behar da, garai horretan bailarako Lanbide Heziketa eta Bigarren Hezkuntzako eskaintza (BATXILERGOA eta .­U.B.I) Zumarraga-Urretxun gauzatzen zela. Bailarako beharrei hobeto erantzuteko asmoz Ikaskuntza Ertainetako Erreformako ikastetxe bilakatzea egokia ikusten da eta neke askoren ondoren, horrela, 1.985eko urriaren 1ean ikastetxe hau martxan jartzen da, nahiz eta matrikulak uztailaren lehenean hasi.

Ofizialtasunari dagokionez, 1.986.ko azaroaren 12ko EHAAko buletinak sorkuntza agiria ematen dio: IEEko Lehen Zikloko onarpena 1.987.eko urtarrilaren 12ko EHAAko buletinean ematen da.

Laburbilduz esan dezakegu, lehen ikasturtea 1985-86 izan zela eta Hezkuntza Sistemaren aldaketetara egokituz badaramatza. 35 urte baino gehiago Legazpi herriko belaunaldi gazteak hezitzen.

Hasieran Legazpiko Institutua izenarekin sortu zen. Baina 1996an OLAZABAL BHI izena hartu zuen, institutua izen bereko baserriaren lurretan eraikia izan zelako.

Urtetako historia honek etengabeko hobekuntza prozesuan murgiltzen gaitu. Horregatik, proiektu anitzetan parte hartu dugu, hainbat ziurtagiri lortzeko: KALITATEA HEZKUNTZAN, IKASTETXE JASANGARRIA, IKT MAILA AURRERATUA...

Kalitatea Hezkuntzan