GELA EGONKORRA
Aniztasun funtzionala duten ikasleak eskolatzeko proposatzen da gela egonkorra. Autismoa eta garapenaren asaldura orokorrak jasaten dituzten ikasleek erabiltzeko gela da. Bertan, afektazio haundiak dituzten ikasleei laguntza orokortuak eskaintzen zaizkie; betiere, irizpidea garapena eta autonomia bultzatzea izanik.
Legazpiko Olazabal Institutuko Gela Egonkorra 2021-2022 ikasturtean sortu zen zonaldeko ikasleen beharreei erantzuteko.
Ikastetxe arrunt baten zati denez, ingurune normalizatu batean kokatuta egotean, normalizatzeko eta gizarteratzeko aukera oso interesgarria bilakatzen da. Era berean, ikastetxeko komunitatea osatzen dugun guztiontzat onuragarria bihurtzen da aniztasunean elkar-eragiteak aberasten gaituelako.
Gela honetan aritzen diren profesionalen perfila honakoa da:
- Pedagogia terapeutikoko bi irakasle.
- Hezkuntza Laguntzarako Espezialista bat, gutxienez.
Ikasleak 12 urtetik gorakoak dira eta, heldutasunaren mailaren arabera, ZIGra pasa daitezke 16 urtetik Aurrera.
Gela Egonkorreko ratioa 5 ikaslekoa da eta bertan dagoen material eta ekipamendu berezia dago. Espazioa eremu ezberdinetan banatuta dago: talde lana, banakako lana, sukaldea, gimnasioa eta komuna.
Tailer ezberdinak egiten ditugu: sukaldaritza, baratza, yoga, bulegoko lanak (telefonoz deitu, telefono deiak jaso, papera suntsitu, enkuadernatu, plastifikatu…), lorazaintza…
Gela Egonkorraren helburua da, aipatutako tailerren bidez, ikasleei ikaskuntza funtzionalak eskaintzea etorkizunean ahalik eta autonomoen izan daitezen.