HBSP Proiektua
Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Proiektua (HBSP)
Olazabal BHI ikasle ororen arrakasta lortzearen prozesuan buru-belarri sartuta dago duela urte askotatik.
Urteak dira Hezkuntza Saileko inklusio programa guztietan zonaldeko Berritzegunearen aholkularitzapean parte hartzen duela.
Bide horretan eskola inklusiboa da gure helburua, ikasle ororen beharrak aztertuz eta bakoitzari eskatzen dituen erantzunak emanez.
Gure ikasleria anitza da: gaitasun anitzak, jatorri soziokultural anitzak, hizkuntza anitzak, interes anitzak, jarrera anitzak, … Aniztasun hau Aniztasunaren Arretarako Planean jasota dago. Ikasle bakoitzak erantzun propioa exijitzen du, eta hori da gure erronka.
HBSP eskaera hau Aniztasunaren Arretarako Planaren zati bat da, eta planteamendu inklusibo honen barruan kokatzen dugu.
Aniztasunari behar bezala erantzuteko neurri ezberdinak antolatzen dira, eta neurri horietako bat Hezkuntza Berariaz Sendotzeko Programa hau dugu.
*Proiektu honek Europar Batasuneko Gizarte Funtsaren laguntza jasotzen du.